AGENDA

26MAYZEGAMA-AIZKORRI MENDI MARATOIA. Ver [+]

Informazio gehiago jaso edo egitaraua ikusteko klikatu ondorengo lotura honetan. www.zegama-aizkorri.com

25MAYORDIZIA ERDI AROKO AZOKA.. Ver [+]

25MAYEUSKAL JAIAK GETARIAN. Ver [+]

19MAYSAGARDO EGUNA USURBILEN.. Ver [+]

19MAYXIII MARATOIERDIA DONOSTIA.. Ver [+]

Informazio gehiago jaso edo egitaraua ikusteko klikatu ondorengo lotura honetan. www.mediadonosti.com

18MAYMUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA.. Ver [+]

19ABRGIZA ESKUBIDEEN XI. XINEMALDIA, DONOSTIAN.. Ver [+]

Apirilaren 19tik 26ra.

Informazio gehiago jaso eta egitaraua ikusteko klikatu ondorengo loturan.
www.cineyderechoshumanos.com

7ABRERLEZAIN EGUNA ZEGAMAN. Ver [+]

7ABRAIAKO TXAKOLINAREN EGUNA. Ver [+]

6ABRBERDELAREN EGUNA MUTRIKUN. Ver [+]

3ABRORDIZIAKO ARTZAI EGUNA. Ver [+]

1ABREUSKAL HERRIKO ITZULIA. Ver [+]

24MARASTE SANTUA. Ver [+]

24tik 31ra.

24MARUDABERRIKO LORE ETA LANDAREN AZOKA, SEGURAN. Ver [+]

23MARAZKOITIA-AZPEITIA XX. MARATOI ERDIA.. Ver [+]

Informazio gehiago jaso edo egitaraua ikusteko klikatu ondorengo lotura honetan. www.azkoitia-azpeitia.com

18MARDFERIA, ARTE ESZENIKOEN DONOSTIAKO AZOKA. Ver [+]

18tik 21ra.
Informazio gehiago jaso edo egitaraua ikusteko klikatu ondorengo lotura honetan. www.dferia.com

15MARSEVATUR, DONOSTIKO TURISMOAREN ETA AISIAREN AZOKA. Ver [+]

15tik 17ra.
Informazio gehiago jaso edo egitaraua ikusteko klikatu ondorengo lotura honetan. www.kursaal.com.es

8MARDONOSTIA HIRIA XVIII NAZIOARTEKO PIANO LEHIAKETA. Ver [+]

Informazio gehiago jaso edo egitaraua ikusteko klikatu ondorengo lotura honetan. www.concursopianosansebastian.com/es

8MARJULIETA VENEGASEN KONTZERTUA, CRISTOBAL BALENCIAGA MUSEOAN. Ver [+]
24FEBTOLOSAKO 2GN TXAKURKROSA.. Ver [+]
7FEBTOLOSAKO IHAUTERIAK. Ver [+]
4FEBSANTA AGEDA BEZPERA. Ver [+]

Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua deguna.

3FEBBROCANTE ETA BILDUMA AZOKA HONDARRIBIAN. Ver [+]

2FEBTOLOSAKO KALDEREROAK. Ver [+]

27ENE57. DONOSTIAKO NAZIOARTEKO KROSSA. Ver [+]

Informazio gehiago jaso edo egitaraua ikusteko klikatu ondorengo lotura honetan.
www.sansebastiancross.com

20ENESAN SEBASTIAN EGUNA – DANBORRADA. Ver [+]

Donostiarren jairik kuttunena da danborrada. San Sebastián egunez ospatzen da. Gaueko hamabietako kanpaikadak jo bezain laster hasten da danborren hotsa entzuten Donostian, 24 orduz luzatzen delarik

17ENETXAKOLINAREN EGUNA GETARIAN. Ver [+]

Uzta berriko txakolina dastatzeko eguna, antxoak eta hegaluzea bezelako bertako produktuekin batera.
www.getariakotxakolina.com

7ENEDOCK OF THE BAY. Ver [+]

Urtarrilaren 7tik 13ra.

Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdia.

Informazio gehiago jaso eta egitaraua ikusteko klikatu ondorengo loturan.
www.dockofthebay.es

31DICXXVIII. DONOSTIAKO SAN SILBESTREKO LASTERKETA HERRIKOIA. Ver [+]


Informazio gehiago jaso edo egitaraua ikusteko klikatu ondorengo lotura honetan.
www.sansilvestredonostiarra.com/index.php/gaztelera

28DICTCHIACOVSKY-PETIPA-REN ZISNEEN LAKUA. Ver [+]

Errusiar Estatuko Ballet Konpainiak, seguruenera, garai guztietako obrarik ezagunenena dena aurkeztuko digu.
Legua: Tolosako leidor Antzokia
Ordua: 20:00

22DICGABONETAKO AZOKA BEREZIA TOLOSAN. Ver [+]

Gabonak aurreko azken erosketa egiteko egun aproposa.
Jai egun hauetarako produkturik aproposenak erosi ahalko dira azoka honetan.

21DICSANTOMAS FERIA. Ver [+]

Donostia, Bilbo, Arrasate eta Azpeitian bezala Euskal Herriko beste hainbat herritan ospatzen den festa tradizional garrantzitsuenetako bat da Santomas
Antzina, baserritarrak, euren lurren errenta ordaintzera hirira jaisten ziren eguna izaten zen. Bide batez, euren herritan ez zituzten produktuak erosteko eta euren baserriko produktuak saltzeko aprobetxatzen zuten.
Gaur egun, baserriko produktuak erosi eta dastatzeko, eta aparteko giroaz gozatzeko aukera dagoen festa herrikoi bat da.

6DICTXULETAREN FESTA TOLOSAN. Ver [+]

Abenduaren 6tik 9ra.
Tolosako parrilero ezagunenen eskutik erregositako txuleta paregabea dastatzeko aukera.

6DIC47. DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA. Ver [+]

Abenduaren 6tik 9ra.

Ferialekuak Euskal kultur produkzio aukera zabala eskainiko dute ehundaka standetan banaturik egongo diren editore, disketxe eta elkarte edo erakunde desberdinen eskutik.
Haur literaturari eskainitako gune bat egongo da eta areto nagusian azken nobedadeak emango dira ezagutzera.
Dohako sarrera.

Informazio gehiago jaso edo egitaraua ikusteko klikatu ondorengo lotura honetan.
www.durangokoazoka.com/index.php?lang=es

27NOVBIDASOAKO XII. NAZIOARTEKO ZINEMALDI ARKEOLOGIKOA. Ver [+]

Azaroaren 27tik 30era.

Informazio gehiago jaso edo egitaraua ikusteko klikatu ondorengo lotura honetan.
www.irun.org/oiasso/home.aspx?tabid=1021

25NOVDONOSTIAKO MARATOIA. Ver [+]

42,195 kilometro hiri barnean.

Informazio gehiago jasotzeko klikatu ondorengo loturan.
www.maratondonostia.com

24NOVTOLOSAKO TXONTXONGILOEN NAZIOARTEKO JAIALDIA - TITIRIJAI 2012. Ver [+]

Azaroaren 24tik Abenduaren 2ra.

Aurtengoan, jaialdiak 3 hamarkada beteko ditu. Aurtengo honetan Argentina, Brasil, Colombia eta Uruguayko konpainiak ikusteko aukeraz gain, Andaluzia, Aragoi, Madrid, Murcia, Valencia, Catalunya eta Euskal Herrikoak ere izango dira.

Informazio gehiago jaso edo egitaraua ikusteko klikatu ondorengo lotura honetan.
www.topictolosa.com/es/actualidad/237-titirijai-2012.html

17NOVTOLOSAKO BABARRUNAREN FESTA. Ver [+]

Tolosak, bertako produkturik ezagunenari omenaldia eskaintzen dio.

Azaroak 17: Tolosako babarrunaren ale onena aukeratzeko lehiaketa, erakusketa eta salmenta.
Azaroak 18: Gastronomia lehiaketa eta babarrun-jatea.

16NOVARTISAU AZOKA BEREZIA TOLOSAN. Ver [+]


Azaroaren 16tik 18ra.

11NOVBEHOBIA – DONOSTIA LASTERKETA. Ver [+]

Behobia – Donostia, Euskal Herriko lasterketarik garrantzitsuenetako bat da. Mundu guztiko milaka partehartzaileak erakartzen dituen lasterketa bat da.
Tartean bi igoera esanguratsu dituen 20 kilometroko ibilbide exigentea da.

Informazio gehiago jasotzeko klikatu ondorengo loturan.
www.behobia-sansebastian.com/index.php

8NOVZEINU HIZKUNTZAN EGINDAKO NAZIOARTEKO III. ZINEMA JAIALDIA, 2012. Ver [+]

Azaroaren 8tik 10era.

Informazio gehiago jaso edo egitaraua ikusteko klikatu ondorengo lotura honetan.
www.gainditzen.com/castellano/festival-cine/programación/

31OCT44. TOLOSAKO ABESBATZEN LEHIAKETA. Ver [+]

Aurtengo txapelketan 12 herrialdetako 17 abesbatzek parte hartuko dute: Alemania, Eslovenia, Estatu Batuak, Erresuma Batua, Filipinak, Finlandia, Frantzia, Indonesia, Irlanda, Letonia, Ukrainia eta Venezuela.

27OCTTOLOSA GOXUA. Ver [+]

Gozozaleentzako aukera aparta.
Tolosako gozogile ezagunenak protagonista izango diren festa.

27OCTFANTASIAZKO ETA BELDURREZKO ZINEMAREN XXIII ASTEA. Ver [+]

Urriaren 27tik azaroaren 2ra.

Sinister (2012). Scott Derrickson zine zuzendariaren film berriak emango dio hasiera Donostiako XXVIII. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren asteari.

Informazio gehiago jaso edo egitaraua ikusteko klikatu ondorengo lotura honetan.
www.donostiakultura.com/terror/2012

21OCT15 KM DONOSTIAKO KLASIKOA. Ver [+]

“Klasikoa” deituriko maratoi erdia zalantzarik gabe Gipuzkoako lasterketarik ezagunenetakoa da, gehienezko 5000 partehartzaileko zifrarekin.

Informazio gehiago jaso edo egitaraua ikusteko klikatu ondorengo lotura honetan.
www.15kmsansebastian.com

15OCTHONDARRIBIAKO PINTXO TXAPELKETA. Ver [+]

Urriaren 15etik 17ra Hondarribiako Itsas Etxea aretoan.

Espezialitateko Euskal Herriko sukaldaririk hoberenen elaborazioak ikusi ahalko dira dohainik.

Informazio gehiago jaso edo egitaraua ikusteko klikatu ondorengo lotura honetan.


www.campeonatodeeuskalherriadepintxos.com

14OCTXXIII. HIRU ONDARTZETAKO AMSTEL KROSA. Ver [+]

10 km-ko lasterketa da, zeinetan, 3000 atleta baino gehiagok parte hartzen duten.

10OCTSAGARDO ASTEA IGARTUBEITI BASERRI MUSEOAN. Ver [+]

Urriaren 10etik 19ra.

Aste honetan, XVI. Mendeko baserritarren usadioa jarraituz sagardoa nola egiten den ikusi eta ikasteko aukera izando dugu.
www.igartubeitibaserria.net

7OCTGASTRONOMIKA HAMABOSTALDIA. Ver [+]

Kursaal Kongresu Jauregia. Donostia. 2012ko urriaren 7tik 10era.

Gastronomiari Buruzko Nazioarteko Biltzarrak sukaldaririk onenak bilduko ditu zuzenean, zuzeneko dastaketak, katak eta askotariko lehiaketekin hala nola parrila lehiaketa nazionala, Gin Tonic Fever-Tree edota sommelierren lehiaketa nazionala.
Aurtengo herrialde gonbidatua Frantzia izangoa.

Informazio gehiago jaso edo egitaraua ikusteko klikatu ondorengo lotura honetan.
www.sansebastiangastronomika.com/es

21SEPDONOSTIAKO ZINEMALDIA.. Ver [+]

2012ko Irailaren 21etik 29ra.

Zinemaldiaren 60. urteurrena ospatzeko 3 Donostia Sari banatuko dituzte Ewan McGregor, Tommy Lee Jone seta John Travolta aktoreei. Hauekin batera 2 sari berezi ere banatuko dizkiete Oliver Stone eta Dustin Hoffman aktoreei.

Informazio gehiago jaso edo egitaraua ikusteko klikatu ondorengo lotura honetan.
www.sansebastianfestival.com/es

17SEPZUMAIAKO OLAGARRO EGUNA. Ver [+]

Olagarroa festaren oinarri duen festa herrikoia. Dastaketa, erakusketa eta lehiaketa gastronomikoak izango dira.

16SEPZERAINGO NEKAZARITZA EKOLOGIKOAREN AZOKA. Ver [+]

Produktu ekologikoen zaletuek, barazki, fruta, kontserba, ogi, ezti, ardo… Eta beste hainbat produktu, guztiak ere produktu ekologikoen araudia betetzen dutenak, erosi eta dastatzeko aukera izango dute.

13SEPTOLOSAKO GARAGARDO AZOKA. Ver [+]

2012ko Irailaren 13tik 16ra.

Australi, Alemania, Belgika, Irlanda, Frantzia… Bezalako herrialdeetako desberdinetako 27 garagardo mota desberdin dastatu ahalko dira. Horretaz gain, garagardotegietako menu berezia ere izango da.

2SEPERROMERIA ZELATUNEN. Ver [+]

Irailerako igandero.
Ernio mendiaren magalean, Zelatungo zelaian, iraileko igande guztietan tradizio eta magiaz beteriko, hain ezagunak diren erromeriak egiten dira.
Esaera zaharrek, borda ondoko gurutzetik zintzilika dauden uztaiez hitz egiten dute. Nonbait, erreuma sendatzen omen dute.

31AGOABUSTUAREN 31A JAIAK. Ver [+]

Donostiako Alde Zaharreko Abuztueren 31a kaleko festa, non 1813. urtean hiri guztia erre zuen sutea ospatzen da.

26AGOIRLAKO XV. IGERIKETA ZEHARKALDIA. Ver [+]

Aurten ere beste urte batez irlako zeharkaldi herrikoia ospatuko da Kontxako hondartzan, non, bi froga burutuko diren, bata infantila eta bestea seniorra.
Sakatu loturan informazio gehiago lortzeko eta egitaraua ikusi ahal izateko.
www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=585

23AGOSAN BARTOLOME JAIAK 2012 – BIDANIA. Ver [+]

23 Osteguna
15:00 – Jaien hasiera Suziri eta ezkirlekin eta ondoren txikiteo herrikoia Baltzola anaiak trikitilariek alaiturik
21:00 – Herri afaria frontoian, Angel Mari Peñagarikano eta Julio Soto bertsolariekin eta ondoren Gugaz taldea.
24 Ostirala
Goiz guztian zehar ganadu feria
11:00 – Meza naguzia eta herriko dantzariak eta helduentzako hamaiketakoa
17:30 – Herriko gazteen pilota partidak
22:30 – Giza proba: Bidania VS Errezil eta ondoren Izer, Alabier eta Lutxurdio trikitilariak.
25 Larunbata
11:00 – Meza nagusia eta ondoren Toka txapelketa
16:30 – Ume jolasak
18:00 – Sagardo eta pintos dastaketa
22:30 – Pilota partidak eta ondoren Ingo al deu? Taldea.
26 Igandea
09:00 – “Team-Penning” txapelketa.
11:00 - Meza nagusia eta ondoren herriko trikitilarien trikiti jaialdia
17:00 – Herriko gazteen herri kirol jaialdia
22:30 – Lidia eta Xabierrekin festen amaiera

18AGOBILBOKO ASTE NAGUSIA. Ver [+]

Abustuaren 18tik 26ra

Marijaia bera
Gura Marijaia
Bilbora etorri da
Aste Nagusira.

Aste Nagusi
Bakarra munduan
Bakarra munduan….
MARIJAIA !!!

Sakatuko loturan informazio gehiago eskuratzeko eta egitaraua ikusi ahal izateko.
www.bilbao.net/cs/Satellite?c=Page&cid=1272990064303&language=es&pageid=1272990064303&pagename=Bilbaonet%2FPage%2FBIO_HomeFiestas

14AGOANDRA MARI JAIAK – GOIATZ 2012. Ver [+]

14 Asteartea
14:00 – Jaien hasiera suziri eta exkirlekin
17:00 – Ume jolasak eta txololatea
21:00 – Herri afaria trikitilariekin alaitua eta ondoren Ansorregi eta Larrañaga Trikitilariak
15 Asteaskena
11:30 – Meza nagusia eta ondoren helduentzat hamaiketakoa
12:00 – Pilota partidak
19:00 – Sagardo dastaketa.
23:00 – Izer eta Alabier trikitilariak
18 Larumbata
18:00 – Mus txapelketa
22:00 – Bertsolariak eta ondoren Kupela tardearekin erromeria
19 Igandea
11:00 - Meza nagusia, Herriko dantzariak eta poteo herrikoia
19:00 - Herri kirolak
23:00 – Izer eta Alabier trikitilariak

11AGODONOSTIAKO ASTE NAGUSIA. Ver [+]

Gipuzkoarrek irrika handiz itxaroten duten jaialdia musika eta familia osoak ondo pasatzeko zenbait ekitladiz beteta dator: kontzertuak, ume jolasak, merkatu tradizionalak, festak eta bertako dantzak, Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa…
Sakatuko loturan informazio gehiago eskuratzeko eta egitaraua ikusi ahal izateko.
www.donostiakultura.com/images/100_actividades/130_fiestas/040_semana_grande/ASTE%20NAGUSIA%202012.pdf

3AGODONOSTIAKO MUSICA HAMABOSTALDIA. Ver [+]

Abustuaren 3tik Irailaren 2ra
Musika klasikoaren zaletuentzako aukera ezin hobea.
Sakatu loturan informazio gehiago lortzeko eta egitaraua ikusi ahal izateko.
www.quincenamusical.com

19JUL47. HEINEKEN JAZZALDIA DONOSTIAN. Ver [+]

Uztailaren 19tik 23ra.
Jazzaldiaren 47. edizioarekin Donostia, musikaz beteko da.
Azpiko loturan klikatu informazio gehiago eta egitarua ikusteko. www.heinekenjazzaldia.com/es

19JULARTE GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO AZOKA IRUNEN. Ver [+]

Uztailaren 19tik 23ra.
Oraingo honetan, arte garaikideko panorama internazionaleko artelanik garrantzitsuenak erakusteaz gain, Nestor Basterretxea artista ezagunari omenaldia ere egingo zaio.
www.arteando.es/2012

19JULBISIGUAREN BESTA ORION. Ver [+]

Uztailaren 19tik 22ra.
Bisigua "Orio erara" dastatzeko eta gastronomiaren lotutako beste zenbait ekintzez gozatzeko aukera paregabea.

14JULXIII. DONOSTIA HIRIA ESTROPADA INTERNAZIONALA. Ver [+]

2012ko uztailaren 14tik 15era.
www.regatamunilla.com/esp

12JULHONDARRIBIA BLUES FESTIVAL. Ver [+]

Uzlailaren 12tik 15ra.
Aurtengo edizio hau, Chicagoko estiloari eskainia izango da eta Tail Dragger, Eddie Shaw edo Zora Young bezalako mitoak arituko dira bertan.
Ondorengo loturan klikatu informazio gehiago lortzeko.
www.blueshondarribia.com/es/inicio

28MAYBIEMH 2012. Ver [+]

BEC - BILBAO EXHIBITION CENTRE - BARAKALDO

2012ko maiatzaren 28tik ekainaren 2ra arte ospatuko da XXVII. Makina Herraminta Azoka.
Bertan, mundu mailan, beren alorrean liderrak diren 1063 markatik gora egongo dira.
www.biemh.com

20MAYSAGARDO EGUNA USURBILEN. Ver [+]

Gipuzkoako 40 sagardo ekoizle baino gehiagoren sagardoa dastaketa, "eskantziadore" txapelketa eta herri bazkaria, hau dena trikitilariek giroturik.

18MAYMUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA. Ver [+]

Urtero munduko museo guztiek Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen dute maiatzaren 18an.
Nola ez, Euskadiko museoek ere jarduera berezi ugari prestatu ohi dituzte egun hori behar bezala gogora ekartzeko.

Besteak beste, Gasteizko ARTIUMek, Bilboko Arte Ederren Museoak eta Guggenheim Bilbao Museoak eta Donostiako KutxaGuneak eta San Telmo Museoak ospatuko dute gurean Museoen Nazioarteko Eguna, eta bisitariak aho zabalik uzteko moduko jarduerak hartuko dituzte.

Aipatzekoa da, halaber, egun horretan museo gehienetara doan sar gaitezkeela.

12MAYORDIZIA ERDI AROKO AZOKA. Ver [+]

Maiatzak 12 eta 13 (Larunbata eta igandea)

Bi egunetan goizeko 11:00 tan errege komitibaren desfilea egingo da trobadoreak, juglarrak eta malabaristak lagunduta.

Bi egun hauetan, goiz eta arratsaldez artisau eta gastronomi produktuen postuak, umentzako taillerrak, ipuin kontalariak, hegaztien erakustaldiak... egongo dira.

Komitibaren desfilea arratsaldeko 17:00tan ere egiten da bi egunetan.

10MAYEXPOVACACIONES 2012. Ver [+]

BEC - BILBAO EXHIBITION CENTRE - BARAKALDO

Maiatzaren 10 eta 13 artean ospatuko da XXXIII. Turismo eta Aisi Azoka.

Aurreko edizioetan bezala, azokak, turismo eta aisiarekin lotutako programa zabalaz gozatzeko aukera emango du. Honez gain, proposamen eta destino turistiko berriak ezagutzera ere emango dituzte.
www.expovacaciones.eu/portal/page/portal/EXPOVACACIONES

6MAYIDIAZABAL - XV GAZTA EGUNA. Ver [+]

Idiazabal izendapena daraman gaztaren egile diren artzainek hitzordua izango dute, Maiatzaren 6 igandean, XV. Idiazabalgo Gaztaren Egunean: osagai nagusiak, dastaketak, gaztak egitea eta giro bikaina izango dira.
www.goierriturismo.com/es/agenda/evento.php?id=433&mes=5&anyo=2012

28ABRLANDARE BEREZIEN X. AZOKA, AIAN. Ver [+]


LANDARE BEREZIEN AZOKAren X. edizioak, mintegi bilduko ditu Iturrarango Lorategi Botanikoan. Euskal Herritik, Penintsulatik eta Frantziako bazter guztietatik garraiatuko dituzte beraiek ugaldu eta hazten dituzten landareak.

Pagoeta Parkeko Interpretazio Zentroan.
28-29 apirila 2012.


20ABRGIZA ESKUBIDEEN X. ZINEMALDIA. DONOSTIAN. Ver [+]


Mundu osoko film luze, dokumental eta film labur ugari erakutsiko dituzte aurten.

Victoria Eugenia Antzerkian.
20-27 apirila 2012.
www.cineyderechoshumanos.com

16ABRSAN TELMO EGUNA ZUMAIAN. Ver [+]

Zumaian San Telmo Jaiak direla eta, Aste Santuko Pazkoko Astelehenaren hurrengo astelehenean San Telmo Eguna ospatzen da.

EGITARAUA:

•10:15ean: Ohiturazko prozesioa San Telmo ermitara.
•10:30ean: Meza Nagusia, Beheko Plaza Abesbatzak abestua, itsasoaren aurrean otoitza eta Parrokiara itzulera. San Telmoren erlikia gurtzea.
•Ondoren: agintari eta gonbidatuei hamaiketakoa eskainiko zaie Kofradian.
•12:00etan: INCANSABLES txarangaren kalejirak.
•17:00etan: Haur festa Eusebio Gurrutxaga plazan GORRITIren saioa.
•18:00etan: INCANSABLES txarangaren ekitaldia plazan, eta jarraian herriko kaleetan zehar.
•18:30ean: Eusebio Gurrutxaga Plazan, URREZKO AIZKOLARIEN 2012KO EUSKO LABEL TXAPELKETA.
•19:00etan: Dantzaldia Kofradiako plazan, OBANEUKE erromeria taldearekin.
•19:30ean: Kofradian, Sardinajana.
•22:30etan: OBANEUKE taldearen bigarren emanaldia Kofradian.

16ABROSTALARITZAREN ESPAINIAKO BILTZARRA, DONOSTIAN. Ver [+]

Ostalaritzaren Espainiako Biltzarraren XIV. edizioan ostalaritzaren gaur egungo egoera aztertuko dute, eta sukaldaritzan zein aisialdian sortu diren joera berriak ezagutaraziko dituzte.
2012.04.16 - 2012.04.18
www.congresohosteleria.com

15ABRTXAKOLINAREN EGUNA, AIAN. Ver [+]


Aiak ongietorri beroa egingo die Getariako Txakolinaren ekoizleei apirilaren 15ean.
Urtero bezala, Gipuzkoako udalerri horretara bertaratzen direnek txakolinik onena dastatzeko parada izango dute.
Getariako Txakolina Jatorrizko Deitura duten Aiako, Getariako eta Zarauzko 20 ekoizle baino gehiago bilduko dira.

Txakolinaren Egunaren xede nagusia edari hori jendartean ezagutaraztea da.

12:00etatik aurrera.
www.getariakotxakolina.com

11ABRARTZAIN EGUNA 2012, ORDIZIAN. Ver [+]

Ordiziako Artzain Egunean artzainak eta gaztak izaten dira protagonista nagusi.
09:00h - Ahari eta ardien erakusketa-lehiaketa. Eusko labela duen esne bildotsa burruntzian prestaketa, Karlos Ibarrondok egina, Garagartza Plazan.
11:00h - Artaldeak igaroko dira herrian barrena.
11:15h - Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala, Udaletxean.
11:30h - Gazta egitea eta Eusko labela duen esne bildotsa burruntzian dastatzeko aukera Garagartza Plazan.
12:15h - Ile-mozte erakustaldia Garagartza Plazan.
13:00h - Lehiaketa guztien garaikurrak banatzea Garagartza Plazan.

Goizean zehar, asterako ohiko feria egingo da, gazta-salmentarako saltokiak jarriko dira, baita Goierriko artisautza-produktuak ere eta trikitixa, dultzainero eta abarrek alaituko dute herria.

5ABRASTE SANTUA GIPUZKOAN. Ver [+]


Azkoitian Aste Santua lasaitasunean egon eta hausnartzeko unea da, bai eta herriaren folklore aberatsa gozatzeko aukera ezin hobea ere, prozesioetan egiten dituzten erritoen bidez. Gaur egun egin ohi dituzten ekitaldien artean, Ostiral Santukoak dira azpimarragarrienak. Kristoren hilkutxa eta Andre Maria Doloretakoa herriko kaleetatik eramaten dituzte, isiltasun sakonean isiltasun hori apurtzen dituzten bakarrak armatus-ak dira, beren lantzak lurraren kontra jota.

Hondarribian batez ere Ostiral Santuan eta Pazko Igandean egiten dituzte ospakizun handiak. Herritar gehienek parte hartzen dute ekitaldietan. Ostiralean, arratsaldeko 17:00etan, Parrokia-elizan biltzen dira herritarrak Kristo gurutziltzatuaren jaitsiera ikusteko asmoarekin bost metroko errezel beltz handi batek gordetzen du gurutzea.

Seguran ere Aste Santua ospatzen jarraitzen dute egun. Ostegun eta Ostiral Santuetan prozesioak egiten dituzte. Belaunalditan zehar parrokian biltzen joandako irudiak kalera ateratzen dituzte nazaretarrak, penitenteak, soldadu erromatarrak, musikariak eta beste hainbat aldamenean.

12.04.05 - 12.04.09

2ABREUSKAL HERRIKO ITZULIA. Ver [+]


Euskal errepideetan emozioa nagusi berriro sei egunez. Urtero legez, proba zirraragarria sei etapatan banatuta egongo da: Gueñes-Gueñes (apirilak 2), Gueñes-Gasteiz (apirilak 3) Gasteiz-Bera (apirilak 4), Bera-Eibar (apirilak 5), Eibar-Oñati (apirilak 6) eta Oñati-Oñati (apirilak 7). Azken etapa, erloju kontrako proba bat, ikusgarria izango da oso, txirrindularitza gustuko dutenen gozamenerako. Ohi bezala, ziklistek mendate gogorrak igo beharko dituzte.

2012.04.02 - 2012.04-07

31MARBERDELAREN EGUNA MUTRIKUN. Ver [+]


Mutrikuko ekitaldirik ospetsuenetako bat da Berdelaren Eguna, eta urtero milaka lgun erakartzen ditu. San Pedroko arrantzale-kofradiak bultzatu zuen ekimen hori orain dela hamar urte baino gehiago, berdela sustatu eta ezagutarazteko.
Gipuzkoako udalerrira bertaratzen direnek arrain hori dastatzeko aukera bikaina izango dute, portuan berdelaz egindako milaka pintxo eskainiko baitituzte (dozena bat errezeta desberdin aurkeztuko dira).
Halaber, udalerriko tabernetan ere berdel-pintxoak banatuko dituzte, doan.
Egun berean "Urrezko Berdela" belaontzien estropada izango da ikusgai.

Non: Mutriku
Ordua: egun osoa

31MARAZKOITIA-AZPEITIA XIX MARATOI ERDIA. Ver [+]


Gipuzkoako kirol-ekitaldirik ospetsuenetako bat dugu Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdia. Ia edonork har dezake parte Diego Garcia atletaren omenez egiten den proba horretan. Izan ere, maratoi-erdian korrika egiteko baldintza bakarra bete behar dute atletek: 16 urte edo gehiago izatea.

Aurreko edizioetan probak 1.000 korrikalari baino gehiago bildu izan ditu. Hori gutxi balitz, jendetza pilatu ohi da kaleetan, oihu eta txaloekin korrikalariak animatzeko.

Iaz bezala, atletak Azkoitiko Julio Urkijo kaletik (Lidl supermerkatuaren ondoan) irtengo dira. Distantzia (ia 22 kilometro) eta helmuga (Azpeitiko Loiola hotelaren alboan) ere berean mantenduko dituzte. Ibilbidean zehar anoa-postuak jarriko dira, edari nahiz jatekoekin.

30MARRUPER ORDORIKAREN DISKO BERRIA TOLOSAN. Ver [+]


"Hodeien Azpian", Ruper Ordorikak New Yorken grabatutako disko berriak, abesliaren alde pertsonalena aurkezten du.

Non: Leidor, Tolosan
Ordua: 20:30
www.eitb.com/es/cultura/musica/detalle/764241/ruper-ordorika-presenta-nuevo-disco-grabado-nueva-york

25MARSEGURAN, XIII LORA ETA LANDARE AZOKA. Ver [+]


10etan, Azokaren irekiera
- Kriseilu txistularias eta herriko txistulariak
- Lore eta landare erakusketa eta salmenta
- Eskualdeko artisautza eta produktuak

10:30etatik aurrera, Ikuskizuna plaza inguruan

Arratsaldeko 16:30etik 19:00etara Azokaren jarraipena

Non: Seguran

12MARDFERIA - NAZIOARTEKO ANTZERKI ETA DANTZA AZOKA DONOSTIAN. Ver [+]

dFeria Arte Eszenikoen Donostiako Azokak arte eszenikoen merkatua dinamizatzea du xede nagusi, euskal konpainiei tarte berezia eskainiz.
Urtero hogei lan inguru izaten dira ikusgai, Gipuzkoako hiriburuko hainbat agertokitan.

Non: Victoria Eugenia, Donostia
12.03.12 - 12.03.15
www.dferia.com/2012/index.php

3MAR"GELEDE ETA EFE MASKARAK" ERAKUSGAIA TOLOSAN. Ver [+]


Gelede eta Efe antzezpenetako maskara afrikarren aldi baterako erakusketa.

Non: TOPIC - Tolosa
12.03.03 - 12.06.10
www.topictolosa.com/es/expo-temporal.html

16FEB. Ver [+]

Aviso Legal Iriarte Jauregia Hotel · Eliz bailara 8. Bidania. 20496 Bidegoian (Guipuzcoa). Tel.: 943 681 234 · Diseño Web ntosegmento