jauregia

 

Iriarte jauregia XVII. mendeko eraikina da, 2009an osorik zaharberritutakoa.
 
Etxandi dotorea da, mimoz zaindutako apainduren emaitza: giro berean elkartzen dira bai altzari zaharrak eta artelanak, bai zura, harria, kristala eta burdina ere. Hoteleko hemeretzi geletan, nabari da historiaren eta XXI. mendearen arteko kontrastea, eta guzti-guztiek dute paregabeko ikuspegia.

Jauregia Bidanian dago. Udalerri txikia da Bidania (Bidegoian), baserriz, basoz eta mendiz inguraturiko zabaldi batean kokatua, Gipuzkoaren erdian. Errepidez joanda, gertu ditu Tolosa (10 km) eta Azpeitia (13 km), eta Donostia bera ere herritik 25 minutura dago.

Harresi handi baten babesean, hotelak lorategi handi bat du inguru guztian, eta, lorategi eder horretan, hainbat belaunaldiren joan-etorrian iraun duten zuhaitz sendoak.

Bidanian dago, beraz, hotel berritzaile hau, inor ez duena hotzepel uzten. Lau izarreko konfort guztizkoa, naturaren erdi-erdian.

SarreraKanpoaldeaEgongela-JangelaEgongelaGune Noblea< Irudiak
Aviso Legal Iriarte Jauregia Hotel · Eliz bailara 8. Bidania. 20496 Bidegoian (Guipuzcoa). Tel.: 943 681 234 · Diseño Web ntosegmento