Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

Nabigazio-menura joan

ERRESERBA
ERRESERBATU ZUZENEAN GUREKIN
ETA GOZATU ABANTAILA ESKLUSIBOEZ

GOURMET ESPERIENTZIA (GAU BAT + DASTATZEKO MENUA)

Patseden hartzeko eta egun zoragarri batez gozatzeko…
Gau bat zure aukerako gela mailan, gosariak eta BAILARA gure jatetxeko dastatzeko bazkari edo afaria.
Honakoa dakar dastatzeko menuak:

Aperitiboak
Otarrainska galleta kurruskariak, aguakate-krema, kimual eta antxoadun ozpin-olioa
Atuna bere puntuan, amarantoa, eztia eta ziapeak
Amuko legatza, almejak eta saltsa berdearen gure interpretazioa…
Txerri Iberikoaren masailak, ostra-saltsa eta shinkinbushi ketua
Txokolatezko bost xafla (70%), mugurdia eta kakao mikatzaren izozkia
Anana arraspatua, anana errea eta koko-krema
Ur botila eta kafea edo infusioa.

Egunero, astelehenetan eta astearteetan izan ezik. Eskaintza eskuragarritasunaren mende dago. Eskaintzak ezin daitezke pilatu.

Suitea 325 eurotik aurrera.
Goi-mailako logela bikoitza 284 eurotik aurrera.
Logela bikoitz klasikoa 255 eurotik aurrera.
Banako logela 150 eurotik aurrera.

BEZa barne. Data begiratu.

ARGAZKI ESPERIENTZIA (1 GAU + ARGAZKI TOURRA)

Gozatu paisaia bereziez eta itzuli etxera Euskal Herrira egindako bisitaren oroitzapen paregabeekin.
Zure aukerako logela motan gau bat, gosaria eta hiru orduko argazki-tourra. 
Argazkilari profesional bat zurekin joango da eta gidari izango duzu ibilbide berezi batean; leku desberdinez eta txokoez gozatu ahal izango duzu, ikuspegi berezi batetik.

Ez duzu kamera profesionalik behar esperientzia honetaz gozatzeko. 

Tourrean argazkilaritzako profesional baten aholku eta trikimailuak jasoko dituzu tresna guztiak erabiltzen ikas dezazun eta zure mugikorrari, kamera konpaktuari edo reflex kamerari ahalik eta probetxu handiena atera diezaiozun.
Plan bikaina argazkilaritza gustuko dutenentzat edo familian turismoa egiteko modu dibertigarria izan daiteke!
Hiru ibilbide izango dituzu aukeran: Astelehenetan, Donostia; asteazkenetan, Pasaia, eta ostiraletan, Hondarribia.

Ordutegia – 09:00etatik 12:00etara

Suitea 345 €-tik hasita
Goi mailako logela bikoitza 300 €-tik hasita
Logela bikoitz klasikoa 265 €-tik hasita
Banakako logela 160 €-tik hasita

BEZa barne. Jar zaitez gurekin harremanetan ibilbideak, tarifak eta disponibilitatea kontsultatzeko.

ERRESERBATU ZUZENEAN GUREKIN ETA GOZATU ABANTAILA ESKLUSIBOEZ

  • Onlineko prezio onena bermatuta. 
  • Prezio merkeagoa topatzen baduzu, berdindu egingo dugu eta % 10eko beherapen gehigarria aplikatuko dugu
  • Esperientzia eta eskaintza paregabeak izango dituzu gure webgunean. 
  • Arreta pertsonalizatua. Zure beharrak eta lehentasunak kontuan hartuko ditugu. 
  • Erreserba egiteko prozesu erraza eta segurua. Erreserbatu orain eta ordaindu irteerako unean. 
  • Irteera presarik gabe, 13:00etara arte (disponibilitatea baldin badago eta aurrez harreran berretsita)
  • % 10eko beherapena garbitegi-zerbitzuan

(*)
Beste webguneren batean prezio merkeagoa topatuz gero (erreserba egin eta 24 orduko tartean), topatutako tarifa berdinduko dugu eta % 10eko beherapen gehigarria aplikatuko dugu. 
Adibidez:
www.iriartejauregia.com webgunean egindako erreserba baten prezioa: 200 €
Legezko beste webgune bateko prezioa (24 orduko tartean): 190 €
Prezio berria (berdinduta + beherapena): 171 € 
* % 10eko beherapen gehigarria ostatu-tarifari soilik aplikatuko zaio, ez da aplikatuko egonaldian zehar kontratatutako gainerako zerbitzuetan. 

Oso garrantzitsua: 

  • Beste webgunean topatutako prezioarekiko aldeak, guztira, 5 € baino gehiagokoa izan beharko du. 
  • Beste webgune batean topatutako tarifaren baldintzek www.iriartejauregia.com webgunean erreserbatutako tarifa garbiaren baldintzekin zehatz-mehatz bat etorri behar dute. 
  • Logela mota bera
  • Iraupen eta egonaldi-data berak
  • Erreserba baliogabetzeko eta aldatzeko baldintza berak
  • Ostatu hartutako lagunen kopuru bera
  • Dibisa eta lotutako zerga berak

Ez da prezioa berdinduko eta ez da % 10eko beherapen gehigarria aplikatuko kasu hauetan: 

  • Tarifak publikoki bermatuta ez badaude
  • Tarifak aurrez negoziatuta baldin badaude (bilerak, ekitaldiak eta abar)
  • Taldeetarako tarifak badira
  • Enpresetarako tarifak badira
  • Salmenta pribatuko kluben bidez egindako erreserbak badira
  • Aurreordainketako tarifekin egindako erreserbak badira

Nola eskatu tarifa berdintzea eta % 10eko beherapena: 

  • Gurekin harremanetan jarri beharko duzu 943681234 telefonoan edo  www.iriartejauregia.com gure webguneko harremanetarako formularioaren bidez zure erosketa egin eta 24 orduko epean eta hotelera iritsi baino 24 ordu lehenago
  • Ezinbestekoa da guk beste webgune bateko prezioaren aldea egiaztatu ahal izatea. 
  • Ahal bada, webgunea aztertuko dugu unean bertan edo topatutako tarifa merkeenaren pantaila-irudi bat eskatuko dizugu, gure hotelaren izena irakurtzeko moduan, tarifa horren data eta ordua ikusten direla.