Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

Nabigazio-menura joan

ERRESERBA
ERRESERBATU ZUZENEAN GUREKIN
ETA GOZATU ABANTAILA ESKLUSIBOEZ
Gure “opari txartelen” bidez esperientzia ahaztezina partekatzeko edo oparitzeko gonbita egiten dizugu.
Posta elektronikoz edo fisikoki jasoko duzu zure txartela, nahiago duzun helbidean.
Txartela pertsonalizatu ahal izango duzu nahi duzun testua idatziz, edo bonboiak, loreak, txanpaina… bezalako oparitxoak gaineratuz.
Opari txartelak urtebetez dira baliodunak, eta asteko edozein egunetan erabil daitezke, erosketa egunetik aurrera.
Bai zure erosketa egin nahi baduzu, bai edozein galdera edo iradokizun egin nahi badiguzu, ez egin zalantza gurekin harremanetan jartzeko.

EGONALDI XARMAGARRIA

Egurrezko habeek, tonu neutroek, dekorazio soil eta zainduak, isiltasunak eta ikuspegi zoragarriek lasaitasunera gonbidatzen dute.

Logela bikoitz klasikoan gau bat gosariarekin eta dastatzeko bazkari edo afaria gure Bailara jatetxean.

Dastatzeko menuak honakoa dakar: bi aperitibo, bi hasierako, itsasoko platera, lurreko platera, bi postre, ur botila, Errioxako ardo ondu botila eta kafea edo infusioa.

325,00 EUR, BEZa barne.

KONTSULTATU

EGONALDI PAREGABEA

King-size neurriko oheak zeru arin eta zeta-antzeko izarekin, paperaz jantzitako hormak, dekorazio lasai eta atsegina, burkoen karta, infusio seta, komun argitsuak, bailararako ikuspegi zoragarriak… egonaldi paregabeaz gozatzeko giro ezin hobea da.

Gau bat goi-mailako logela bikoitzean gosariarekin, dastatzeko bazkari edo afaria gure Bailara jatetxean eta Cava botila bat logelan.

Dastatzeko menuak honakoa dakar: bi aperitibo, bi hasierako, itsasoko platera, lurreko platera, bi postre, ur botila, Errioxako ardo ondu botila eta kafea edo infusioa.

385,00 EUR, BEZa barne.

KONTSULTATU

AMETSAK ETA GUTIZIAK

Diseinua, epeltasuna, ongizatea… Bere garaian jauregiko gela nagusia izan zena, 75 m2-ko suite dotorea da gaur, eta naturaltasunez konbinatzen ditu jatorrizko elementuak eta egungo altzariak.

Bertako xehetasun guzti-guztiek dute xede bakartzat erosotasuna eta atsedena.

King-size neurriko zerudun oheak, burkoen kartak, komun handia bainu-txabusinarekin, txapin eta amenitie esklusiboak, kafe-makinak eta ikuspegi apartak dituen egongelak ahaztezin egingo dute egonaldia.

Gau bat gure suitean gosariarekin, eta dastatzeko bazkari edo afaria gure Bailara jatetxean. Dastatzeko menuak honakoa dakar: bi aperitibo, bi hasierako, itsasoko platera, lurreko platera, bi postre, ur botila, Errioxako erreserba ardo botila bat eta kafea edo infusioa.

430,00 EUR, BEZa barne.

KONTSULTATU

ERRESERBATU ZUZENEAN GUREKIN ETA GOZATU ABANTAILA ESKLUSIBOEZ

  • Onlineko prezio onena bermatuta. 
  • Prezio merkeagoa topatzen baduzu, berdindu egingo dugu eta % 10eko beherapen gehigarria aplikatuko dugu
  • Esperientzia eta eskaintza paregabeak izango dituzu gure webgunean. 
  • Arreta pertsonalizatua. Zure beharrak eta lehentasunak kontuan hartuko ditugu. 
  • Erreserba egiteko prozesu erraza eta segurua. Erreserbatu orain eta ordaindu irteerako unean. 
  • Irteera presarik gabe, 13:00etara arte (disponibilitatea baldin badago eta aurrez harreran berretsita)
  • % 10eko beherapena garbitegi-zerbitzuan

(*)
Beste webguneren batean prezio merkeagoa topatuz gero (erreserba egin eta 24 orduko tartean), topatutako tarifa berdinduko dugu eta % 10eko beherapen gehigarria aplikatuko dugu. 
Adibidez:
www.iriartejauregia.com webgunean egindako erreserba baten prezioa: 200 €
Legezko beste webgune bateko prezioa (24 orduko tartean): 190 €
Prezio berria (berdinduta + beherapena): 171 € 
* % 10eko beherapen gehigarria ostatu-tarifari soilik aplikatuko zaio, ez da aplikatuko egonaldian zehar kontratatutako gainerako zerbitzuetan. 

Oso garrantzitsua: 

  • Beste webgunean topatutako prezioarekiko aldeak, guztira, 5 € baino gehiagokoa izan beharko du. 
  • Beste webgune batean topatutako tarifaren baldintzek www.iriartejauregia.com webgunean erreserbatutako tarifa garbiaren baldintzekin zehatz-mehatz bat etorri behar dute. 
  • Logela mota bera
  • Iraupen eta egonaldi-data berak
  • Erreserba baliogabetzeko eta aldatzeko baldintza berak
  • Ostatu hartutako lagunen kopuru bera
  • Dibisa eta lotutako zerga berak

Ez da prezioa berdinduko eta ez da % 10eko beherapen gehigarria aplikatuko kasu hauetan: 

  • Tarifak publikoki bermatuta ez badaude
  • Tarifak aurrez negoziatuta baldin badaude (bilerak, ekitaldiak eta abar)
  • Taldeetarako tarifak badira
  • Enpresetarako tarifak badira
  • Salmenta pribatuko kluben bidez egindako erreserbak badira
  • Aurreordainketako tarifekin egindako erreserbak badira

Nola eskatu tarifa berdintzea eta % 10eko beherapena: 

  • Gurekin harremanetan jarri beharko duzu 943681234 telefonoan edo  www.iriartejauregia.com gure webguneko harremanetarako formularioaren bidez zure erosketa egin eta 24 orduko epean eta hotelera iritsi baino 24 ordu lehenago
  • Ezinbestekoa da guk beste webgune bateko prezioaren aldea egiaztatu ahal izatea. 
  • Ahal bada, webgunea aztertuko dugu unean bertan edo topatutako tarifa merkeenaren pantaila-irudi bat eskatuko dizugu, gure hotelaren izena irakurtzeko moduan, tarifa horren data eta ordua ikusten direla.