Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

Nabigazio-menura joan

ERRESERBA
ERRESERBATU ZUZENEAN GUREKIN
ETA GOZATU ABANTAILA ESKLUSIBOEZ

KONTAKTUA

Gure zerbitzuei, eskaintzei edo opariei buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu, edo erreserbak egin nahi badituzu, +34 943 68 12 34, telefono zenbakira dei dezakezu, posta elektronikoa info@iriartejauregia.com bidal dezakezu info@iriartejauregia.com helbidera, edo, nahiago baduzu, bete ezazu honako inprimakia eta ahalik eta lasterren erantzungo dizugu.

Iriarte Jauregia Hotel

  • Eliz Bailara, 8,
    20496 Bidania-Goiatz (Gipuzkoa, País Vasco)
  • Tlf.: +34 943 68 12 34
  • Fax: +34 943 68 12 35

GPS KOORDENATUAK:
N 43.139202º
W 02.153492º

GOOGLE MAPS:

NOLA IRITSI

Iriarte Jauregia Gipuzkoako erdigune geografikoan dago kokatuta, Bidania-Goiatzen, euskal kulturaren izatea eta tradizio guztia gorde dituen herrian.

Gure kokapenari esker, natura bete-betean goza daiteke lasaitasunaz, eta, aldi berean, ezin hobeto dago lotuta turismo gune nagusiekin. (Donostia / Euskal kostaldea 30 minutura, Bilbo ordu eta laurdenera)

Hotelaren eta hurbileko aireportuen arteko distantzia:

Donostiako (Hondarribiko) aireportua – 55 km / 44 min
Biarritzeko aireportua – 82 km / 1h
Bilboko aireportua – 87 km / 1h 12 min

Madriletik, Bartzelonatik, Gasteizetik edo Donostiatik etorrita:

  • N1 errepideko Tolosa 433 irteeratik irten.
  • Berehala, ezkerretara egin GI 2634an, Azpeitirako noranzkoan.
  • 7 kilometrora, Bidania-Goiatz herria aurkituko duzu (zure helmuga).
  • Behin Bidania-Goiatzen zaudela, garrantzitsua da hiriaren erdigunera iristea. Elizaren plazan dago hori, eta, bertatik, hotelerako seinaleak jarraitu.

Bizkaitik etorrita:

  • A8tik etorriz gero, Elgoibarren irten eta Azkoitia, Loiola, Azpeitia noranzkoan jarraitu.
  • Azpeitian, biribilguneraino jarraitu eta Tolosa / Errezil norabidea hartu (GI 2634).
  • Hurrengo biribilgunean, 2. irteera hartu eta GI 2634 errepidean jarraitu.
  • Errezil igaro, Bidania-Goiatzera iritsi arte.
  • Behin Bidania-Goiatzen zaudenean, garrantzitsua da hiriaren erdigunera iristea. Elizaren plazan dago hori, eta, bertatik, hotelerako seinaleak jarraitu.
ADI!! Nabigatzaile batzuek helbide okerra ematen dutela hauteman dugu. Gure gomendioa honakoa da: behin Bidania-Goiatz herrian zaudenean, segi ezazu bide nagusian eta jarraitu hotelerako seinaleak.

ERRESERBATU ZUZENEAN GUREKIN ETA GOZATU ABANTAILA ESKLUSIBOEZ

  • Onlineko prezio onena bermatuta. 
  • Prezio merkeagoa topatzen baduzu, berdindu egingo dugu eta % 10eko beherapen gehigarria aplikatuko dugu
  • Esperientzia eta eskaintza paregabeak izango dituzu gure webgunean. 
  • Arreta pertsonalizatua. Zure beharrak eta lehentasunak kontuan hartuko ditugu. 
  • Erreserba egiteko prozesu erraza eta segurua. Erreserbatu orain eta ordaindu irteerako unean. 
  • Irteera presarik gabe, 13:00etara arte (disponibilitatea baldin badago eta aurrez harreran berretsita)
  • % 10eko beherapena garbitegi-zerbitzuan

(*)
Beste webguneren batean prezio merkeagoa topatuz gero (erreserba egin eta 24 orduko tartean), topatutako tarifa berdinduko dugu eta % 10eko beherapen gehigarria aplikatuko dugu. 
Adibidez:
www.iriartejauregia.com webgunean egindako erreserba baten prezioa: 200 €
Legezko beste webgune bateko prezioa (24 orduko tartean): 190 €
Prezio berria (berdinduta + beherapena): 171 € 
* % 10eko beherapen gehigarria ostatu-tarifari soilik aplikatuko zaio, ez da aplikatuko egonaldian zehar kontratatutako gainerako zerbitzuetan. 

Oso garrantzitsua: 

  • Beste webgunean topatutako prezioarekiko aldeak, guztira, 5 € baino gehiagokoa izan beharko du. 
  • Beste webgune batean topatutako tarifaren baldintzek www.iriartejauregia.com webgunean erreserbatutako tarifa garbiaren baldintzekin zehatz-mehatz bat etorri behar dute. 
  • Logela mota bera
  • Iraupen eta egonaldi-data berak
  • Erreserba baliogabetzeko eta aldatzeko baldintza berak
  • Ostatu hartutako lagunen kopuru bera
  • Dibisa eta lotutako zerga berak

Ez da prezioa berdinduko eta ez da % 10eko beherapen gehigarria aplikatuko kasu hauetan: 

  • Tarifak publikoki bermatuta ez badaude
  • Tarifak aurrez negoziatuta baldin badaude (bilerak, ekitaldiak eta abar)
  • Taldeetarako tarifak badira
  • Enpresetarako tarifak badira
  • Salmenta pribatuko kluben bidez egindako erreserbak badira
  • Aurreordainketako tarifekin egindako erreserbak badira

Nola eskatu tarifa berdintzea eta % 10eko beherapena: 

  • Gurekin harremanetan jarri beharko duzu 943681234 telefonoan edo  www.iriartejauregia.com gure webguneko harremanetarako formularioaren bidez zure erosketa egin eta 24 orduko epean eta hotelera iritsi baino 24 ordu lehenago
  • Ezinbestekoa da guk beste webgune bateko prezioaren aldea egiaztatu ahal izatea. 
  • Ahal bada, webgunea aztertuko dugu unean bertan edo topatutako tarifa merkeenaren pantaila-irudi bat eskatuko dizugu, gure hotelaren izena irakurtzeko moduan, tarifa horren data eta ordua ikusten direla.