Iriarte Jauregia Gipuzkoako erdigune geografikoan dago. Bidania-Goiatzen, euskal kulturaren esentzia eta tradizio osoa gordetzen duen herri txiki batean.
Gure kokapenak naturan lasaitasunaz gozatzeko aukera ematen du, eta, aldi berean, erakargarritasun turistiko nagusiekin guztiz konektatuta dago (Donostia/Euskal kostaldea 30 min, Bilbo 1 ordu).