Gure bailarako ingurune berdeak eta landatarrak egingo dizu harrera iristen zarenean. Jauregiaren atmosfera intimo eta erlaxagarriak sarrera pasatu orduko bilduko zaitu.
XVII. mendeko jauregia xehetasun oro zainduz zaharberritu zen, objektu historikoen kalitatea, koloreak, materialak eta abar mimatuz. Xehetasun horiek guztiek bihurtzen dituzte espazioak benetako esperientzia bizitzeko pertsonalitate handiko egonaldi.
Hotel xarmangarria, proposamen gastronomiko bikainarekin eta ingurune turistiko paregabean.
Luxua isiltasunean eta pribatutasunez bizitzeko, Euskadiren bihotzean, eta aldi berean, Gipuzkoako kostaldearen eta Donostiako hiriaren gertutasuna izanik 30 minutu eskasera.
Kontsultatu baldintzak hemen maskota zurekin ekarri ahal izateko. (Eskatuz gero bakarrik eta aparteko kostuarekin).
Goi mailako logeletan eta suitetan bakarrik (eskuragarritasunaren mende).
Ohe gehigarriak helduentzat: 45 €.
Ohe gehigarriak haurrentzat (12 urtera arte): 35 €.
Sehaska (2 urte arte): Doakoa.
Gozatu Bistró IJH kartaz eta edarien gure aukeraketaz zure logelako intimitatean. Egunero 19:30etik 23:00etara.
Kontsultatu hemen karta.
Masaje-zerbitzua eta edertasun-tratamenduak zure logelako intimitatean (Eskatu egin behar da, goi mailako logeletan eta suitean). Kontsultatu hemen karta.
Check-in ordutegia: 14:00etatik aurrera / Check-out ordutegia: 12:00ak arte
Ingurune naturala, nortasun handiko eraikina, bailararako ikuspegia duen lorategia, goi mailako sukaldaritzako proposamen gastronomikoa aholkularitza pertsonalizatuarekin...
Edozein egoera bereziri berezitasuna eskainiko dion espazio paregabea: ezkontzak eta ospakizunak aire zabalean, enpresen ekitaldiak eta bilerak...
Gozatu hotelaz esklusibitatean ekitaldi pribatuetarako, ostatua nahiz zerbitzu gastronomikoa barne. Kontsultatu gurekin.
IJH. Web design by Dosges