Gure landa-eskualdeak bere horretan mantentzen ditu bere sustraiak eta benetakotasuna, eta ezin hobea da herri txikiak zeharkatzeko eta bertako tradizioez eta gastronomiaz gozatzeko, museoak bisitatzeko edo merkatu tradizionaletan eskualdeko produktuak erosteko.
Mendizaletasunak eta txirrindularitzak sustraitze handia dute, eta jarduera horiek egiteko ibilbide eta baliabideen eskaintza izugarria da.
Tolosa, hoteletik 10 minutura, eskualdeko erdigunea da. Jarduera gastronomiko eta kultural ugari dituen herri alaia. Bertan, larunbateko azoka ezaguna nabarmentzen da, Euskal Herriko tradizionalenetako bat. Plater nagusia? Tolosako babarrunak.
Ezagutu Gipuzkoa.
Gipuzkoa lurralde berezia da, bere hizkuntzaz eta izaeraz harro dagoena. Lurralde txikia eta ezagutzeko erraza, baina esperientzia handiz betea, edozein adinetan eta urteko edozein sasoitan bizitzeko.
Kostaldeak hondartza ederrak, arrantza-herriak, ur-kirolak eta mirari naturalak gordetzen ditu, hala nola Flysh itsaslabarra edo Ekainberri koba. Handik pauso batera, mendiak, parke naturalak, herri bitxiak, arkitektura, lurpeko mirariak, hala nola Arrikutzeko koba edo Arditurri meategia, eta gure kultura bizitzeko plan pila bat.
Euskal Herria bisitatzen baduzu, Gipuzkoako hiriburua galdu ezin duzun lekuetako bat da. Hoteletik 30 minutura, Kontxako badiagatik, pintxoen ibilbideengatik, goi mailako gastronomiagatik eta nazioarteko jaialdiengatik, hala nola Donostiako Zinemaldiagatik, mundu osoan ezaguna den hiri zoragarri bat aurkituko duzu.
Eguna pasatzeko plan ezin hobea. Hondartzetatik paseatu, alde zaharreko kaleak zeharkatu, Igeldo mendira funikularrean igo eta ikuspegi panoramikoez gozatu, itsasontzi txiki batean Santa Klara uhartera nabigatu edo portutik ilunabar eder bat ikusi.
Donostiak ez zaitu axolagabe utziko. Kultur eskaintza ona aurkituko duzu, dendak, arkitektura, giro ona...
HIRIKO TURISMO-ESKAINTZARI BURUZ GEHIAGO JAKIN NAHI BADUZU, BEGIRATU HEMEN:
Distantzia ez da arazo izango zure txangoak planifikatzeko orduan. Gure hotela Euskal Herriaren erdigunean dago eta helmuga turistiko garrantzitsuenekin oso ondo lotuta dago errepide nagusien bidez (N-I, adibidez) eta Bilboko nazioarteko aireportutik 1 ordu eta 15 minutura.
Bisitatu hiriak, hala nola Gasteiz, Iruñea edo Bilbo, eta bertako Guggemheim Museoa, igo Gaztelugatxeko Donieneko eskailera mailak, dastatu ardo bikain bat Arabako Errioxako upategi ospetsuetako batean edo ezagutu Belle Époqueko airea Biarritz hiri dotorean.