Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

Nabigazio-menura joan

BAILARA RESTAURANT BY ENRIQUE FLEISCHMANN

Bailaran autore sukaldaritza proposatzen dugu, sortzailea, soila eta zintzoa, protagonista eztabaidaezin batekin: zaporearekin.

Kalitate goreneko produktuak ematen dizkigun ingurune natural bikainaz gozatzeko pribilegioa daukagu.
Tokiko produktuekiko zaletasuna daukagu, gertuko baratzeetan eta baserrietan jaiotzen diren horiekikoa, alegia, eta lurrinak, zaporeak eta forma naturalak erabat errespetatuz prestatzen ditugu horiek.

Naturak inspiratzen gaitu, eta duen onena ematen digu urtaro bakoitzean. Gure karta da egin diezaiokegun omenaldirik onena.

Bertako platerak gure nortasunaren isla dira. Tradizioa, berrikuntza, profesionaltasuna eta gure lanarekiko grina. Arimadun sukaldaritza.

Bailara Restaurant jatetxearen esentzia aurkitu nahi duzu?

 

 

BAILARA RESTAURANT JATETXEKO ORDUTEGIAK:
13:00 – 15:30h / 20:00 – 22:45h
Apirilaren 1etik irailaren 30era: astearteetan eta asteazken eguerdietan itxita.
Urriaren 1etik martxoaren 31ra: astelehenetan eta astearteetan itxita.

SNACK-BAR

Kopatxo bat hartzeko txoko atsegina, edo Quich & Easy gure menu informalaz gozatzekoa, euskal sukaldaritzako eta nazioarteko sukaldaritzako plater zaporetsu eta dibertigarriekin.
Snack-bar zerbitzuan, kanpoko terrazan edo zure logelaren intimitatean eska daiteke Quick & Easy menua.

LOGELA-ZERBITZUAREN ORDUTEGIA
Egunero 19:00etatik 23:00etara
QUICK & EASY ORDUTEGIA
13:00 – 15:30h /19:00 – 23:00h
Astelehen, astearte eta asteazken eguerdietan itxita.

ERRESERBATU ZUZENEAN GUREKIN ETA GOZATU ABANTAILA ESKLUSIBOEZ

  • Onlineko prezio onena bermatuta. 
  • Prezio merkeagoa topatzen baduzu, berdindu egingo dugu eta % 10eko beherapen gehigarria aplikatuko dugu
  • Esperientzia eta eskaintza paregabeak izango dituzu gure webgunean. 
  • Arreta pertsonalizatua. Zure beharrak eta lehentasunak kontuan hartuko ditugu. 
  • Erreserba egiteko prozesu erraza eta segurua. Erreserbatu orain eta ordaindu irteerako unean. 
  • Irteera presarik gabe, 13:00etara arte (disponibilitatea baldin badago eta aurrez harreran berretsita)
  • % 10eko beherapena garbitegi-zerbitzuan

(*)
Beste webguneren batean prezio merkeagoa topatuz gero (erreserba egin eta 24 orduko tartean), topatutako tarifa berdinduko dugu eta % 10eko beherapen gehigarria aplikatuko dugu. 
Adibidez:
www.iriartejauregia.com webgunean egindako erreserba baten prezioa: 200 €
Legezko beste webgune bateko prezioa (24 orduko tartean): 190 €
Prezio berria (berdinduta + beherapena): 171 € 
* % 10eko beherapen gehigarria ostatu-tarifari soilik aplikatuko zaio, ez da aplikatuko egonaldian zehar kontratatutako gainerako zerbitzuetan. 

Oso garrantzitsua: 

  • Beste webgunean topatutako prezioarekiko aldeak, guztira, 5 € baino gehiagokoa izan beharko du. 
  • Beste webgune batean topatutako tarifaren baldintzek www.iriartejauregia.com webgunean erreserbatutako tarifa garbiaren baldintzekin zehatz-mehatz bat etorri behar dute. 
  • Logela mota bera
  • Iraupen eta egonaldi-data berak
  • Erreserba baliogabetzeko eta aldatzeko baldintza berak
  • Ostatu hartutako lagunen kopuru bera
  • Dibisa eta lotutako zerga berak

Ez da prezioa berdinduko eta ez da % 10eko beherapen gehigarria aplikatuko kasu hauetan: 

  • Tarifak publikoki bermatuta ez badaude
  • Tarifak aurrez negoziatuta baldin badaude (bilerak, ekitaldiak eta abar)
  • Taldeetarako tarifak badira
  • Enpresetarako tarifak badira
  • Salmenta pribatuko kluben bidez egindako erreserbak badira
  • Aurreordainketako tarifekin egindako erreserbak badira

Nola eskatu tarifa berdintzea eta % 10eko beherapena: 

  • Gurekin harremanetan jarri beharko duzu 943681234 telefonoan edo  www.iriartejauregia.com gure webguneko harremanetarako formularioaren bidez zure erosketa egin eta 24 orduko epean eta hotelera iritsi baino 24 ordu lehenago
  • Ezinbestekoa da guk beste webgune bateko prezioaren aldea egiaztatu ahal izatea. 
  • Ahal bada, webgunea aztertuko dugu unean bertan edo topatutako tarifa merkeenaren pantaila-irudi bat eskatuko dizugu, gure hotelaren izena irakurtzeko moduan, tarifa horren data eta ordua ikusten direla.